XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta onelakoetan, gaur eguneko oikerak au dakarkigu: elkar-izketa, elkarrekin itzegin bearra batabestearen iritziak ikusiaz... onik dakartena onartzen saiatzeko ta aurrerantz, etorkizunerantz... bide zabal batean elkarrekin joan aal izateko.

Gero izango dugun mai-inguruko mintzaldirako, gai bezela edo, au ekarri nai nuke:.

- Gizaldi au arteraiñoko euskerak nolako barrena ta nolako gaiña, nolako mamia ta nolako azala... dakazkigun.

Galdu-eziñezko tasun batzuk berezi.

- Oraingo (eta gerora geiago noski) euskeraz itzegin naiak nolako eziñ-larriak sortzen dizkigun.

- Euskera eraberritzeko egiten ari geran saiaketak.

Jakiña! Izkeraren barrena ta gaiña, mamia ta azala, ezkutua ta ageria diodanean... izpidea garbitzeagatik, gauzak argitzeagatik... diot; gauzak berengan aiñ berezirik ez badaude ere, gure baitan bereizketa egiñaz, gaia argiago erabiltzearren.

Izkuntzalariak diote (eta edozeiñek dakuske) izketaren barrena ta gaiña, mamia ta azala, labe bat-berean erretako mintzairu bat-bera dira; izkera alegia, bizitzaren agerpena da; onengatik, bizikera aldatzen badugu, izkeraren barrena ere eta barrenakiñ ageria maiz aldatuko dugu; edo ta, izkera aldatzen badugu, iztunaren gogobarrena ere, bizikeraren barrengo iturria ere aldatuko dugu.

Gogaeta onek ontara gakazki:.

- Euskeraren, izkeraren... gaiña, axala, ageria... edo mintzaeran edo fonetikan, edo idazkeran... aldatzen dugunean, euskal-iztunaren gogo-barrena, biotzaren muiña ukitzen dugu eta ukitu ori leuna ta ongarria (orregatik itxaxkorra) ez bada, gogo-barrenak muziñ ta goraka egingo du.

Entzuleak entzungor egingo du edo irakurleak muziñ egiñaz utziko du.

- Alaberean, oraingo bizikera berrian sarturik bizi den euskaldunak, bere barrengo barrena gaiñeratzeko, mamia azaltzeko, ezkutua agertzeko, esan-naiak mintzatzeko... euskera, izkera berritu naiko du.

Edo ta euskerak, izkerak, ukatzen edo nekez ematen diona... nolabait beste izkuntzari eskatuko dio edo beste izkuntza artuko du.